Western Digital enpresak 5000 erabiltzaileei egindako inkesta baten ondoren, emaitza bitxi hauek azaleratu ditu.
Inkesta honek dionez erabiltzaileen %19 noizbait damutu egin da beraien argazki edo bideoak ezabatzeaz gailuan espazioa lortzeko.
16 eta 24 urte bitarteko erabiltzaileen artean ehuneko hau gora doa, %76 edukiak ezabatzeaz damutu egin da, gailuan espaziorik gabe gelditu ondoren.
Gazte hauen %31k ere dio astero lekurik gabe geratzen direla beraien smartphonetan.
Nabarmena da ere, %17ri hau egunero gertatzen zaiela.
Eta zu, hauek ezabatzeaz damutzen al zara?