Aurten azaroaren 25rako, Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunerako, Hondarribiko lau dantza akademiekin bideo bateratu bat grabatu da.

Hau Emeki Emakume Elkartearen ideia eta koordinazioarekin Hondarribiko Udalerako egin den bideo bat da.
Bertan dantza eginez:
- Escuela de Bailes de salón Carlos Zapirain
- Gym Jazz Kuki García
- Amaiyuu Dantza Studio
- Pilar Peña Dantza Eskola
Hauek parte hartu dute estilo eta koreografia ezberdinekin
Oso ondo pasa genuen grabaketan eta espero emaitza gustuko izatea!