Hondarribian Euskaraldian
Aurten ere Euskaraldia dela eta bideo batzuk grabatu eta editatu ditugu.
Bertan Hondarribiko ariguneak ezagutaraztea, parte hartzea sustatu eta modu dinamiko batean azaltzea izan dira helburuak.
Horretarako aurtengo Euskaraldiko musika erabili da, 24/7 abestia.
Baina, zer dira ariguneak?
Ariguneak, edo euskaraz aritzeko guneak, Euskaraz lasai hitz egiteko modua jartzen duten lekuak dira.
Hemen Hondarribiko ariguneen bideoa ikusgai: