Ekitaldien bideoek formatu eta ezaugarri desberdinak izan ditzakete, bideoarekin lortu nahi den helburuaren arabera.
Bideo hauen helburua plataforma ezberdinetan ahal den eta gehien zabaldu eta ikustean datza, edo eta ekitaldia denboran mantendu eta denborarekin oihartzun handiagoa izatea, bideoak eskaintzen dion bere esentzia eta freskotasuna mantenduz.
Zure ekitaldia ahaztezina bihur ezazu!
Hitzaldiak, ikuskizunak, azokak, batzarrak, ekitaldi profesionalak…grabatu eta editatu ditugun hainbat ekitaldi daude.
Grabazio osotik hasi edo eta laburpenetara.
Ekitaldientzako bideo hauek sinesgarritasuna handitu, konfiantza baloreak eman eta markaren errekonozimendua indartzen dute.
Ondoren bideo hauek bezeroaren web orrian, sare sozialetan eta plataforma ezberdinetatik zabaltzen dira, zabalkuntza eta difusio handiagoa emanez.
Hemen grabaturiko ekitaldi batzuen laburpenak ikus ditzakezu: