Gurs, un recuerdo desde el olvido dokumentalaren grabaketan eta edizioan parte hartu dugu.
60000 pertsona baino gehiago, 1073 hilobi, 12000 pertsona heriotzara zuzenean..Dokumental hau Gursen (Pau- Frantzia) egon zen errefuxiatu-esparruari buruzkoa da. Kontzentrazio-esparru hau oso gertu dagoen arren jende oso gutxi dauka haren berri.
Dokumentalak testigantza asko biltzen ditu, bizirik atera zirenena, historialariena.. Baita ere Iñigo Urkullu lehendakari edota Irungo alkatearena.
Alejando Santos zuzenduta, Natalia Cambronero produkzio lanean eta Yago Garbizu, Uberka Carda eta Fernando Diez koproduktore bezala ageri dira ordubete irauten duen ikus-entzunezko honetan.
Dokumentala Irunen estreinatu eta Bilbo, Madril, Burdeos eta Parisen ere ikusi ahalko da.