PHP bere bertsio hoberena atera du PHP 5.6 bertsioa atera zuenetik.
Kontuan hartuta web orrialdeen 80% baina gehiago hizkuntza honetan programaturik dagoela, hobekuntza hau asko nabarituko dugu bai programatzaile nahiz erabiltzaileok.
Hemen PH7-ren 7 gako:
1) PHP bere aurreko bertsioa baino2 aldiz azkarragoa da.
Bereizgarri nabariena da. Abiadura handiagoa nabarituko dugu gure nabigazioan.
2) Serbidore kopurua murrizten du.
Bertsio honek serbidore gutxiago behar ditu segundoko eskaera berdinak maneiatzeko.
Gainera, ingurumenerako onuragarria da, energia gutxiago erabiliko baita serbidoreentzat.
3) Eta PHP 6 ?
5.x bertsiotik 7ra salto bat ematen dugu, baina zergatik?
PHP 6 modu esperimentalean erabilia izan zen, baina ez zen produkzio mailara iritsi. Errore asko ematen zituen eta 2010 urtean bertan behera utzi zen, PHP7ra zuzenean pasatuz.
4) Konparaketa eragile berria: <=> (spaceship operator)
Hemen ateratzen diren emaitzak azaltzen ditugu. Programatzaileentzat laguntza ezinhoa eragile berri hau.
A <=> B
• A B baino txikiago bada, emaitza -1
• A eta B berdinak badira, emaitza 0
• A B baino handiago bada, emaitza 1
5) Akats asko orain salbuespen bilakatzen dira.
6) 64 bits sistemetarako oinarri sendoa.
7) PHP7ra eguneratzen dut?
Lasai! PHP eguneratu baino lehen aurrena PHP liburutegiak PHP 7 bertsiora egokituak daudela egiaztatu beharko duzu. Liburutegi hauek ez badute PHP7 jasaten apur bat itxaron beharko duzu eguneratu bitartean.
Espero dut artikulua gustuko izana. Bloga jarraitzea gonbidatzen dizut, baita ere beste sare sozialetan jarraitzea.
Agur bero bat.


