Orain dela gutxi Legorretan Bitcoien bigarren kutxazaina instalatu da. Ba al dakizu zer den bitcoina?
Bitcoina Internet bidez ordaintzeko txanpon birtual, enkriptatu eta global bat da, P2P sarean oinarritzen dena.
Bitcoinaren bereizgarri nagusietako bat inongo gobernuren babesa ez duela eta igorle baten menpe ez dagoela da, ez du jaberik. Beste ezaugarrietako bat faltsifikatzeko oso zaila dela da, kriptografia eta deslokalizazioaren konplexutasuna dela eta.
Bere balioaz hitz egiten baldin badugu, bitcoin bat 360 euroko balioa du gutxi gora behera. Hala ere bere kotizazioa oso azkar aldatzen doa.
Nola erabili ditzaket bitcoin kutxazainak?
Hauek erabiltzeko nahi duzun euro kantitatea sartu eta zure gailuan (mugikorra, tableta edo ordenagailua) aplikazio bat deskargatzea soilik behar duzu. Aplikazio onek zure diru-zorro birtuala da eta txanpon birtual hauek erabiltzen ahalbideko dizu.
Bitcoinen erabilera asko zabaldu da eta orain saltoki global nahiz bertako askotan ordaintzeko modu hau onartzen dute.
Azken aldi honetan eztabaida egon da txanpon honen erabilerarekin, jakina denez bitcoina Internet sakoneko orritan erabiltzen ari da (drogak eta armak erosten diren tokian), bere bilaketa zaila dela eta.
Bitcoina izango al da etorkizuneko txanpona?