Ekitaldiak

Sportjam 2016

Sportjam feriak bere 12. edizioa Zurriola hondartzan ospatu zuen urriaren 1 eta 2an. Hainbat herrialdeetako erakusleek beraien ekipamendu eta nobedadeak aurkeztu zituzten. Surfa, skate, snow, scoot eta motoak besteak beste. Bigarren Forum SportJam ere ospatu zen, eta bertan 20 aditu baino gehiago beraien sektoreari buruz jardun zuten. Hemen bertan grabatutako bideoen laburpen bat:

Xarmanta abesbatza, 25 urte

Xarmanta abesbatzak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela eta kontzertu berezi bat antolatu zuen Hondarribian. Bertan bere kanta ezagunak abestu zituzten. Gonbidatu bereziz eta hainbat sorpresaz beteriko kontzertua izan zen. Hau dena multikamara bidez grabatuta izan zen, Itsas Etxeko Auditorioan.