Ongi etorri

Ongi etorri Bideoasera.

Laister gure lanak jarriko ditugu eta gure berri izango duzue.

 

Agur bero bat

Olentzero Hondarribian

Urtero bezala Eguberri eguneko bezperan Hondarribiko abesbatzak kalera irteten dira abestera.
Aurreko urtean hau grabatu genuen eta “Olentzero” abestia denak kantatzen zutela ikusita bideo hau egitea erabaki dugu.

Goza ezazue. Eguberri on denei!

Streaming legala Europan 2017 urtean

Europako batzordeak arautze berri bat proposatu du 2017 urtean Europar Batasuneko herrialde batean streaming bidez erositako edukiak atzerrian egon arren ikus daitezen. Gaur egun Europako beste herrialde batean baldin bazaude ez duzu aukerarik edukiak ikusteko, streamingaren geoblokeaketa dela eta. Streaming erabiltzaile ugarien kexuen ondoren (bereziki pelikulak eta harpidetzako edukiak ikusten dituztenak) hauek edukietara sarbidea izango…

Details

Salgai Hondarribia Arraun elkarteko 2015 denboraldiko bideoa

31 bandera, San Miguel Ligako garaileak, Kae2 ligako garaileak… eta askoz gehiago. Dvd honetan denboraldi ikusgarri honetako momentu onenak, emozioak eta garaipenak gogoraraziko dituzu. Jende askoren gogoan geldituko den denboraldi ahaztezina. DVDaren zatiak 2015eko laburpen luzea Omenaldia Kontxako irabazleei (50 urte) Koncha 1965-1968 (irudi zaharrak) Bikingo Klink saria B traineruari Elgetako lagunak NON LORTU DEZAKET?…

Details

Hondarribiko kanpaiak, liburu eta Dvd formatuan

Koldo Ortegaren “Hondarribiko kanpandorrea” libururako bideoa grabatu eta editatu dugu. Bideo hau 2013 eta 2015 urteen artean Hondarribiko kanpandorreko kanpaien berreskuratze prozesua azaltzen du. Berreskuratze prozesu honek crowdfunding kanpaina baten bitartez gauzatua izan zen, non eskualdeko eta hondarribiko hiritar, elkarte eta enpresek parte hartu zuten. Dvd hau prozesu honen bideoaz eta kanpaien kontzertuaren audioaz osaturik…

Details

Murias – Euskadi Basque Country taldea ezagutzen

Orain dela aste bat SubiendoPuertosekin  batera Euskadi Basque Country-Murias txirrindulari taldekoei grabatzen egon ginen beraien Benidormeko kontzentrazioan, beraien denboraldia hasi aurretik. Ilusioa eta motibazioa nabaria da talean. Bideosaretik zorte guztia opa diogu taldeari denboraldi berri honetan.   Hemen bideoak: Jon Odriozola Kirol zuzendariak beraien debut urtea baloratu eta besteak beste denboraldi barri hau nola ikusten…

Details

Zdenek Stybarri elkarrizketa

Media Day egunean Etixx – Quick-Step taldea grabatu genuen bere kontzentrazioan Calpen. Bertan Zdenek Stybarri elkarrizketa esklusiboa grabatu genion SubiendoPuertos web orrirako. Bere garaipenen artean Munduko 3 Ziklokross txapelketa, Espainiako eta Frantziako Tourrean etapa garaipenak, Strade Bianchen garaile eta bigarren 2015. urteko Paris-Roubaixen. Zera da ziklokrosa Zdenekentzat? Nola gustatzen zaio txirrindularitzaz deskonektatzea? Hau dena eta…

Details